HHn ZIKLOEN ARTEKO ZUBI-LANAK
Ikastolako txikienak nagusitzen hasita daude eta HHko urte biko gelako umeak irailean HH 2 .ziklora salto egiteko prestatzen ari dira.
Irailean errutina berriak, gela berria, irakasle berriak, etab. izango dituztela jakin badakigu, horregaitik, Andramari Zornotzako Ikastolan, ibilbidea erraztu nahian, irakasle eta ikasleen arteko zubi lanak egiten hasita gaude.
Haurrek euren irakasleak izango direnak ondo ezagutzeko ekintzak egingo ditugu maiatza eta ekaina bitartean.
Hasiera ezin hobea emateko, Txanogorritxoren ipuinaren antzezlana ikusi ahal izan dute.
Eskerrik asko HH 1. eta HH 2. zikloko irakasleei, zuen prestutasuna haurren ongizatea bermatzeko ezinbestekoa da.