Skip to main content

TXERRIKUMEAK JOLASEAN 🐷🏠🎨

“Txerrikumeak, txerrikumeak, txerrikumeak gara gu, egiten dugu KURRIN KURRIN KURRIN…” 🎵

3 Txerrikumeak pozik dabiltza jolasean, baina…  Badator Benito otsoa ! 😱  Non sartuko dira gura txerrikumeak? 2 urteko haurrak laguntzeko prest gaude eta oso ondo dakigu zein material eta kolore erabili behar ditugun etxe sendoak egiteko:

  • Txerrikume txikiarena: horiz, lastoaren koloreaz 🌾 
  • Txerrikume ertainarena: marroi, egurraren koloreaz 🪵 
  • Txerrikume handiaren etxea: gorria, adreiluaren koloreaz 🧱 

¡Orain bai, otsoaren zain gaude…! 🐺

Jolasean gauden bitartean zenbakiak, koloreak eta neurriak ikasi ditugu 🔢🎨 eta askotariko material eta teknikekin margotzen pasau dugu goiza ✏️🖌️