TAILERRAK, DANTZAK ETA ELKARLANA
Aste honetan, ikastolan Kultur Astea ospatu dugu, eta ikasmaila guztietako haurrentzako hitzaldiak, dantzak, tailerrak eta jolasak egin dtugu.
Ohitura bihurtu den bezala, aurten ere Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek askotariko tailerrak prestatu dituzte HH2 eta HH3ko haurrentzat: aurpegi margoketa, jaboi ponpak egiteko tailerra, plastilina egitekoa eta karetak egiteko tailerra. Haurrek askatasun osoz tailer batetik bestera joateko aukera izan dute, zirkulazio autonomoa jorratuz. Aldi berean, gainera, adin desberdinetako umeen arteko elkarlana sustatzeko momentu paregabea izan da.
Amaiera ezin hobea emateko, tatamian dantza tailerra prestatu dute, eta gure txikiak zeinen ondo ibili diren!
Eskerrik asko Ibaizabal Ikastolako ikasleei zuen prestutasuna eta inplikazioa eskaintzeagatik!















