Skip to main content

KALABAZA PASTELA

Oraingoan, 2 urteko gelako haurrak kalabaza pastela egitera animatu dira.

Osagaiak nahastu eta eskuak ore artean harrapatu ditugu.

Nahi izan ezkero eskuragarri duzue errezeta.

OSAGAIAK:

  • Jogurt 1
  • 3 arrautz
  • 3 pote jogurt irin
  • 2 pote jogurt azukre
  • jogurt pote bat olioarekin
  • legami sobre 1
  • 300gr kalabaza

ELABORAZIOA:

  • Labea 180º-tan berotu
  • Kalabaza zuritu eta mikrouhin labera 2-3 minutuz sartu. Behin bigunduta sardeska batekin txikitu.
  • Bol handi bartean, azukrea, arrautzak eta kalabaza nahastu.
  • Gehitu olioa eta jogurta eta nahastu ore uniforme bat lortu arte
  • Gehitu legamia eta irina
  • Moldea gurinez igurtzi eta nahastea bota
  • Labean sartu 180º 25 minutuz

On egin!