KALABAZA PASTELA
🍁 Udazkena lantzen jarraitzen dugu eta 🍊 sasoiko fruituak, barazkiak… aprobetxatuz, 2 urteko haurrak kalabaza-pastela egitera animatu gara.
Eskuak garbitu, amantalak jantzi eta osagaiak nahasten hasi gara guztion artean. Kalabaza, arrautzak, irina eta legamia ondo-ondo nahastu ostean, nahaskia mikro-uhinean sartu dugu eta berehala pastel gozo gozoa dastatu dugu.
Osagaiak:
- Kalabaza freskoa 170 gr 🎃
- Arroz irina 70 gr 🌾
- Arrautz 2 🥚
- Legamia 5 gr 💥
Nola burutu genuen:
- Kalabaza zatitu eta katilu baten ipini; film paperaz estali eta zulo txiki batzuk egin. Mikrouhinen labean 6 minutuz egosi.
- Behin egosita, kalabaza txikitu, purea egin arte.
- Arroz irina, arrautzak, legamia eta kalabaza katilu batean jarri eta dena nahastu.
- Silikonazko molde batean sartu eta eta 2-3 minutuz mikrouhinen labean sartu .
Benetan ederto pasatu dugu!










