🥁 HH2: TANBORRADA EGUNA!
Andramari Zornotzako Ikastolako haurrek euskal ohiturei heldu diote beste behin ere. Oraingoan, 2 urteko haurrek San Sebastian eguna ospatu dugu tanborrada eginez.
Tanborrak eta txapelak margoztu, entseguak egin, eta ondoren, desfilea ere egin genuen gainontzeko ikasleen aurrean. Esperientzia polita eta oso berezia izan da txikientzat.






