Skip to main content

UDAZKENA

Konturatu barik uda joan egin zaigu eta udazkena bertan daukagu. Egunak laburragoak dira, zuhaitzen hostoak kolorez aldatzen dira eta beste batzuk jausi egiten dira. Hori aprobetxatuz, 2 urteko umeek udazkenari buruzko lanketa txikitxo bat egiten hasi gara. Hartara, aste honetan hostoak margoztu ditugu pasiloan daukagun zuhaitza apaintzeko. Hilean zehar beste hainbat jarduera egingo ditugu. 

Gora Udazkena!