MALETA IBILTARIA
Irakurzaletasuna bizitzako alderdi askotan funtsezko papera betetzen duen ohitura da. Gaur egungo gizartean, irakurtzeko gaitasuna ez da bakarrik ikaskuntza prozesuaren oinarria, baizik eta mundua ulertzeko eta komunikatzeko tresna nagusietako bat.
Hori dela eta, astelehenetik aurrera proposamen berri batekin hasiko gara ikastolan.
π Zertan datza π§³ MALETA IBILTARIA?
Β π Zerrenda jarraituz, haurrak 3 liburuz betetako maleta eramango du etxera 2 egunetarako.
β° 2 egun pasata, maleta gelara bueltatzea EZINBESTEKOA izango da, hurrengoaren txanda errespetatzeko.
Ume guztiek egun kopuru berdina izan dezaten, haur bakoitzari esleitutako data errespetatu beharko da.
π« Umea egun horretan ikastolara etorri ez arren, maleta ikastolara ekarri beharko da hurrengo ikaslearentzako.
π TXANDAK:
- 1. txanda: Astelehenetik β asteazkenera
- 2. txanda: Asteazkenetik β ostiralera
β Erabilera Arauak:







