Skip to main content

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: EA

HH 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleok ikasturteari amaiera emateko Ea-ra joatea pentsatu dugu.  Eguraldia dela eta, aldaketarik egongo balitz, datorren astean jakinaraziko genizueke.

EGUNA: maiatzaren 30a.
ORDUTEGIA: 09:00-16:30.
KOSTUA: Autobusaren prezioa ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.
EKARRI BEHARREKOA: 

  • Umeak arropa erosoarekin bidali.
  • Bainujantzia jarrita eraman behar dute.
  • Etxetik krema emanda etor daitezela. 
  • Eguzkitako txapela soinean ekarri behar dute (izenarekin).

→ MOTXILA BARRUAN:

    • Bazkaria:  piknika eskatu duenak motxila ekarri beharko du eta ikastolan sartuko diogu jatekoa. Piknika eskatu EZ duenak bazkaria etxetik ekarri beharko du.
    • Aldatzeko mudak (kuleroak edo galtzontziloak).
    • Toaila txiki bat.

HH3, 4 eta 5eko tutoreak.