BASERRIKO ANIMALIAK GELAN
Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan baserriko animaliak lantzen aritu gara azken asteotan. Proiektu horren ardatz nagusia Bremengo Musikariak ipuina da, eta, haren bidez, haurrek baserriko giroa, animaliak eta haien eguneroko bizimodua ezagutzen ari dira modu ludiko eta esanguratsuan .🐱🐶
Gaian erabat murgiltzeko asmoz, gure gela baserri txiki bihurtu dugu. Bertan, haurrek esperientzia aberasgarri eta parte-hartzaileak bizitzeko aukera dute, baserriko eguneroko lanetan aktiboki arituz: animaliei jaten eman, arrautzak batu, behia jetzi edota traktorea gidatu. 🚜
Jarduera horien guztien bidez, umeek irudimena, autonomia eta elkarlana garatzen dituzte, aldi berean ikaskuntza esperientzia motibagarri eta dibertigarri baten bidez. Oso gustura ari dira parte hartzen, eta primeran pasatzen ari dira baserriko mundua gertutik ezagutzen! ✨






