Skip to main content

ELIKAGAIAK

Ikasturtea aurrera doa eta HH 3 urteko gelako haurrek gai berri bati hasiera eman genion joan den astean.

Oraingoan, elikagaien munduan sartuko gara eta mota askotako elikagaiak sakon deskubritzeko prest gaude.

Elikagai osasuntsuak; asko janez gero kaltegarriak izan daitezkeenak; zer egin dezakegun osasungarriak ez direnak osasuntsu bihurtzeko; eta halako beste hainbat truko ere ikusi eta ikasiko ditugu.

Dastaketarekin hasteko, hamaiketako osasuntsu eta dibertigarri bat ekarri dugu gelara: mila kolore eta zapore ugariko frutak jarri ditugu eskura, ikasle bakoitzak bere gustukoak direnekin brotxeta ikaragarriak sortzeko.

Mmmm, bai astearen amaiera ederra!