Skip to main content

"ETXEA" PROIEKTUA 🏠✨

Azken asteotan, 3 urteko gelako haurrak “etxea” gaia lantzen ari gara, eta horretarako “Hiru Txerrikumeak” ipuina hartu dugu abiapuntu. Ipuinaren bidez, etxeek izan ditzaketen material eta formak ezagutzen ari gara, eta, bide batez, beldurra bezalako emozioak ere lantzen.😮💨

Taldeka, eskulan ugari egin ditugu: 

  • Txerritxoak margotu eta sortu 🎨🐷
  • Etxeen hormak eraikitzeko materialak probatu 🧱
  • Otsoaren paperean jarrita puzka-puzka aritu gara 🌬️, gure haizea noraino iristen den ikusteko!

Proiektuaren jarraipena

Gure proiektuari jarraipena emateko, landara irten gara txerritxoen etxeak eraikitzeko beharrezko materiala biltzera: adarrak, harriak… 🌿. Haurrek poz handiz hartu dute parte,eta oso esperientzia aberasgarria izan da 😄.

Gogoz jarraituko dugu gure “etxea” proiektua eraikitzen!🏡💪