HH3: MARTXAN!
Hiru urteko haurrak primeran hasi dute ikasturtea! Hasierako egunetan emozioak eta berrikuntzak nagusi izan badira ere, denborarekin denek aurkitu dute euren lekua, eta dagoeneko ederki hartu dute ikastolako martxa.
Giro atseginean, elkar ezagutzen eta konfiantza eraikitzen joan gara pixkanaka. Ikasturte hasiera honetan hainbat jarduera egin ditugu: antzerki txikiak, ipuinak, dantzak, marrazkiak eta margolanak, jolas libreak eta gidatuak… eta, batez ere, barre eta poz une ugari izan ditugu.
Guraso modura harro egoteko modukoa da ikustea nola hazten eta ikasten ari diren, egunetik egunera seguruago eta parte-hartzaileago bihurtuz.
Gogo handiz jarraituko dugu elkarrekin ikasten eta gozatzen!











