HAZIEN LANDAKETA
HH 3 urteko haurrek udaberriko gaiari bukaera on bat emateko haziak landatu genituen.
Jogurt pote baten lurra bota genuen ia gorarte bete arte, hatzamarrekin zulo txikiak egin eta dilista haziak sartu genituen. Azkenik, zuloak eztali, ureztatu eta leihora atera genituen eguzkitan haziak landare bihurtzeko esperantzarekin.
Lehenengo lorak irten bitartean gai berriari hasiera eman genion, baserriko animaliak izena zeukan gai berria.
Eta hara gure sorpresa, gai berriarekin batera, txoriak hurbiltzen hasi ziren guk landatutako haziak jatera.
Ai ama, zerbait egin beharrean geunden…. eta asko pentsatu ostean txorimalo bat egitea erabaki genuen.
Orain bai, haziak babestuta ditugu eta landareek gora eta gora egin dute.
Begira, begira nolako landare politak lortu ditugun.















