Skip to main content
HAZIAOharrak

HH3-HH4-HH5 Sarrera

By 2022/10/27No Comments

Kaixo familia!

Dakizuen bezala, HH 3,4 eta 5 urteko umeen sarrera-ordutegia malgua da, 9:00etatik 9:30era bitartean.

Erdiko patioa zeharkatzea da gelara heltzeko biderik arruntena; alabaina, askotan gertatu izan da nagusiak gorputz Hezkuntzako saioa egiten aritzea patio horretan, justu gurasoak sartzen ari zareten unean.

Halakorik gertatzen bazaizue, eskertuko genizueke patio erditik zeharkatu beharrean, albo batetik joatea,  gorputz hezkuntzako saioan ari direnek euren jarduna eten behar ez dezaten.

 

Eskerrik asko 

Zuzendaritza taldea