KALABAZA PASTELA
HH 3 urteko gelako haurrek urria osoa eman dugu udazkeneko gaia lantzen.
Zuhaitza margoztu dugu, mota askotako hostoak margotu eta ebaki, eta udazkenarekin lotutako hainbat eskulan egin ditugu.
Esperimentazio mahaian jolasteko ezkurrak, hostoak, makilak eta bidean aurkitu genituen pila bat gauza batu genituen ikastolako inguruetatik txango txiki bat eginez.
Baina gaiari bukaera ezin hobea emateko…. kalabaza pastela egin dugu, guztion artean osagaiak nahastu, txokolatearekin margotu eta gozo-gozo zegoela baieztatzeko hamaiketako ederra egin genuen.
Hona hemen osagaien zerrenda eta nola burutu genuen:
♦ Kalabaza freskoa 170 gr
♦ Arroz irina 70 gr
♦ Arrautz 2
♦ Legamia 5 gr
♦ Txokolate beltza
- Kalabaza zatitu eta katilu baten jarri eta film paperarekin estali, zulo txiki batzuk egin eta mikrouhingailean 6 minutuz egosi.
- Behin egosita kalabaza txikitu pure bat lortu arte
- Arroz irin, arrautzak, legamia eta kalabaza katilu baten jarri eta dena nahastu.
- Silikonazko molde baten sartu eta 2-3 minutuz mikrouhingailuan sartu
- Behin hotzituta txokolate beltza urtu eta gainetik margoztu