Skip to main content

❄️ NEGUA, ABENTURA SENTSORIALA ❄️

Oporretatik bueltan, 3 urteko haurrak oso gogotsu etorri dira ikastolara. Energia handiz eta irribarre askorekin hasi dute egunerokoa, elkarrekin bizipenak partekatzeko eta errutinara pozik egokitzeko prest. 😄

Giro eder horretan, NEGUA gaia lantzeari ekin diogu buru belarri: hotza, arropa, eguraldia eta neguko ohiturak ezagutzen ari gara jolasen, abestien eta jarduera manipulatiboen bidez 🎵. Gainera, neguko material desberdinekin ekintza anitz egiten ari gara, haurrek ukitu, esperimenttatu eta esploratzeko aukera izan dezaten 🔍☃️. 

Haurren jakin-mina eta parte-hartzea nabarmenak izaten ari dira, eta gustura ari gara elkarrekin ikasten eta gozatzen. ❤️