Skip to main content

PSIKOMOTRIZITATE SAIOA

Aste honetan HH 3 urteko haurrek psikomotrizitate saioa ohi ez bezalako leku batean  burutu dute. Izan ere, oraingo honetan kalean aritu dira prikomotorea garatzen ikaskideekin batera, bertan aurkitutako objektuak baliatuz

Ikasturtearen garai honetan sozializazioa jorratzeko urratsak nabarmentzen hasten dira, batzuek, oraindik, ziurtasuna ematen dion pertsonaren beharra sentitu arren. Hala, kideen arteko harremanak sendotzen doazen heinean, haurra autonomia-maila handiagoa lortuz doa. Era berean, espazioa, hizkuntza eta gorputza menderatzen doan neurrian, joko sinbolikoa agertzen da beraien jolasean.