ZETA-HARRAK
Oraingo honetan gelakide berriak ditugula kontatzera gatoz. Ikastolako guraso batek opari polit bat egin digu eta zeta-harrez betetako kutxatxo bat ekarri digu, horrela, beraien bizi zikloa behatu ahal dugu eta prozesuan lagundu. Dakizuenez, zeta-harrek aaaskoooo jaten dute. Potolotu eta handitu daitezen, hostoak behar izango ditugu. Zelaieta parkean ditugun masustondo (morera) hostoak ekartzea eskertuko genizueke, horrela denon parte hartzea ziurtatuko baitugu!