SUHILTZAILE BATEN BISITA
Joan den astean, “etxea eta eraikuntza” gaia amaitzeko, bisita berezi bat izan genuen Haur Hezkuntzan; suhitzaile baten bisita, hain zuzen ere. Haren eskutik ikasi genituen etxean kontuan izan behar ditugun hainbat gauza: sute baten aurrean nola jokatu, uraren erabilera egokirako aholkuak… Umeek pila bat ikasi eta disfrutatu zuten.











