Skip to main content

🎲 INNOVAMATEKO EKINTZEKIN JOLASEAN

Dakizuen bezala, astero-astero innovamateko ekintzetatik zerbait ikasten gabiltza. Azkenengo aste bietan kopuruak eta simetriak lantzen ibili gara.

Jolasaren bidez kopuruak era desberdinetan ezagutu eta simetria zelan egin daitekeen ere ikasi dugu. Itzel pasatu dugu eta jolas berriak praktikan jartzen hasi gara.