Nazka emozioa lantzen! 🤢💚
Betiko tristura, beldurra edo pozaz harago, badaude horren ohikoak ez diren beste emozio batzuk.
HH 4 urteko haurrekin nazka emozioa landu genuen joan den astean.
Lehenengo, printzipioz nazkagarria ez den landa batera abiatu ginen 🌿. Belar artean lekutxo goxo bat aurkitu, eta bertan, “Nazkatasuna” ipuina irakurri genuen 📖.
Landan geundela aprobetxatuz, belarra, harea eta makil batzuk hartu genituen esperimenturako. Euria hasi eta azkar baten gelara bueltatu ginen ☔️, eta han bai… zikinkeriak egiteko momentua heldu zen!
Irina, harea, belarra eta ura nahastu genituen, eta azkenik, elikagaien koloretzaile apur batekin ukitu berezia eman genion.
👉 Eta orduan sortu zen gure pure nazkagarria! 😄
¡Puaggg! Hau bai pure nazkagarriaaa! 🤢






