Skip to main content

🦷 BISITA BEREZIA GELAN

Gorputzaren gaiari amaiera borobila emateko, bisita oso berezia jaso dugu HH 5eko ikasle eta irakasleok. Mila esker, Bea eta Oier, gure gelara etorri eta zuen ezagutza zein esperientzia gurekin partekatzeagatik! ❤️

Zuen azalpenek eta ekarpenek asko lagundu digute gelan lantzen ari ginen giza gorputzaren gaian sakontzen eta dena hobeto ulertzen. Benetan aberasgarria izan da zuen presentzia, eta ikasleentzat oso motibagarria gertatu da adituen eskutik ikastea. 

Eskerrik asko eskainitako denboragatik eta zuen dedikazioagatik! ✨