Skip to main content

IGERIKETA SAIOAK

Igeriketa saioak bihar amaituko dira, eta egindako balorazioa oso positiboa da. Haurrak motibatuta, alai eta gogotsu aritu dira bi aste hauetan zehar, eta giro ezin hobean hartu dute. Uraren inguruan konfiantza eta trebetasun handiagoa garatu dituzte, eta saio bakoitzean aurrerapen politak ikusi ahal izan ditugu. ✨

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu haurrei euren jarrera bikainagatik eta parte-hartze aktiboagatik. Benetan pozgarria izan da haien ilusioa eta disfrutea egunero ikustea.