KEZKAMUXELAK
Urtarrilean zehar Kezkamuxela ipuina lantzen aritu gara. Ba al dakizue Kezkamuxelak zer diren?
Kezkamuxelak Guatemalan sortu ziren. Urte asko dira Guatemalako haurrek panpin horiek egiten diztuztela, zotzez, oihal zatiz eta hariz.
Gauean, oheratzerakoan, kezka bana kontatzen diete eta burukoaren azpian gordetzen dituzte. Horrela, kezkarik gabe esnatzen dira goizero haurrak Guatemalan.
Ohitura hori munduan zehar zabaltzen ari da eta geuk ere aprobetxatu nahi izan dugu. Hala, gelan haur bakoitzak etxera eramateko bere kezkamuxela sortu du.






