MEDIKU-KONTSULTA TXOKOA
Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan mediku-kontsulta txoko berri bat sortu dugu jolas sinbolikoa lantzeko. Bertan, gure umeek osasunari buruzko esperientziak irudikatzen dituzte, beren emozioak adierazten dituzten heinean. Ildo beretik, gainera, talde-lana ereindartzen dute. Gorputzari buruz gaia lantzen ari garenez, gorputzeko atal desberdinak barrutik zein kanpotik ezagutzeko eta lantzeko aukera dute.






