IBILALDIA 2025
Maiatzaren 25ean Galdakaon egingo da aurtengo Ibilaldia, “Magaletik herrire, euskera erdire” lelopean. Urtero modura, Bizkaiko ikastola guztietako boluntarioak behar dira Eguzkibegi ikastolak antolatutako jaia behar bezala garatzeko.
Zornotzako ikastolatik 12-15 boluntario beharko genituzke gutxienez, maiatzaren 25ean arratsaldez izango dugun txosna txandarako. Gunea aurrerago zehaztuko dugu, baina 14.30 eta 19.15 artean txosnan lan egiteko behar ditugu boluntario horiek.
Egun ederra pasatzeko eta Galdakaoko ikastolako lagunak laguntzeko aukera paregabea!
Animatu eta parte hartu ondoko estekan izena emanez.






