Skip to main content

IBILALDIA 2026

Bilbon ospatuko da aurten Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, maiatzaren 31n. Kirikiño ikastolak antolatuta, egun osoko festa izango da Bilboko Txurdinaga auzoan Hiri kiribili bil! lelopean. 🌀

Urtero modura Ibilaldian milaka lagun batuko gara eta antolaketarako Bizkaiko ikastoletako boluntarioak beharko dira. Andramari Ikastolatik gutxienez 12 boluntario beharko genituzke goizeko txandan (10:30etik 14:45era) txosnan laguntzeko. Lagun gehiago batuko bagina, txanda laburragoak egiteko aukera izango genuke.

Egun ederra pasatzeko eta Kirikiño Ikastolako lagunei bultzada bat emateko aukera paregabea da! 

Animatu eta eman izena esteka honetan. 🤝