Badator aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia. Egunean bertan lana egongo da egiteko, baita aurreko asteetan ere. Horregatik, zure ekarpena ezinbestekoa izango da aurten.
Bolondres lana
Datorren maiatzaren 29an egingo da Ibilaldia Abusun (Bilbo). Toki handienean, ikastolarik txikienari dagokio antolatzea. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, zuen guztion laguntasuna beharko dute antolatzaileek.
1.300 boluntario beharko ditugu egun horretako hainbat lan egiteko. Egin beharreko lanak honakoak lirateke: sarrerak zaindu, edarien txosnetan aritu, ogitartekoen txosnan aritu, diru-trukeetan egon, segurtasunaz arduratu, mantenu lanak egin, muntaia eta desmuntaia egin, trafikoa gidatu, aparkalekuak koordinatu, garbiketa, osasun zerbitzua eman, zozketa egin, txahal/oilasko eta piper pintxoak saldu, elektrizistak, iturginak eta arropa saldu.
Ikastolan 12-15 laguneko talde bat antolatzea da asmoa, gune desberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko.
Taldea maiatzaren 12rako osatuta egotea nahiko genuke.
Izena emateko eta zalantzak argitzeko:
Aimara Arostegi
946 732 950 zuzendaria@zornotzaikastola.eus
TANTA zozketa
TANTA Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde eginez egikarituko dena. TANTA ekimenean herritarrek txartel bakoitza erostean 5 euro ematen dizkiote Euskal Herriko Ikastolen proiektuari eta trukean 60.000 euroren zozketan parte hartzen dute. Zozketa ekainaren amaieran egingo da.
Andramari Zornotzako Ikastolan ere martxan jarriko dugu ekimena. Animatu eta eskuratu zure tantatxoa, TANTA zozketarako!