IBILALDIA 2025

Datorren Ibilaldiaren lekukoa EGUZKIBEGI IKASTOLAri dagokio, beraz 2025eko maiatzaren 25ean Galdakaora hurbilduko gara denak.
Dakizuenez, gertaera hau Bizkaiko ikastola guztiei dagokie. Gure nortasun-ikurraren eta filosofiaren parte delakoan, ikastola guztien ardura eta harrotasuna da Ibilaldi bakoitzean parte hartzea eta laguntzea.
Hori dela eta, Andramari Ikastolatik ere lagundu nahi dugu, beraz jakinarazi nahi dizuegu, maiatzaren 9an 16:00etatik aurrera, EGUZKIBEGI IKASTOLAko boluntarioak gure instalaziotara hurbilduko direla 2025eko Ibilaldiko arropa eta materiala gurean saltzera.
Materialaren salmenta bezalako ekitaldiak oso lagungarriak dira Ibilaldiaren antolakuntzan eta kudeaketan. Ondorioz, gonbidatzen zaituztegu gertura zaitezten. Laguntza oro oso ongi hartuko da.
Ondo izan,
Andramari Ikastola.







