🏃♀️ IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!
Larunbatetik iganderako gauean, gure Ikastolak Korrikaren lekukoa hartuko du. Are gehiago, kilometro bat ez, bi beteko ditugu: bata ikastolaren izenean eta bestea langileen izenean.
Aurten hezkuntza-komunitate osoaren ordezkaritza bildu nahi izan dugu eta bi ikaslek, bi gurasok eta bi langilek eramango dute lekukoa txanda laburretan. 🌍✨
Hona hemen ibilbidea:
- 3300. kilometroa (04:32- ordutegi aldaketarekin): Gregorio Mendibil kalea San Juan kalearekin batzen den izkinan hartuko dugu (osasun-etxearen parean).
- 3301. kilometroa (04:33- ordutegi aldaketarekin) : San Juan kalean behera joan eta Nafarroa kalearekin bat egitean hartuko dugu lekukoa, ibilbidea amaitu arte. 📍
Ikastolako kide guztiok (ikasle, langile nahiz guraso) gonbidatuta zaudete euskararen jai handi honetan parte hartzera, ikastolak ere bere urratsa utzi dezan.
Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika! 👣❤️







