Skip to main content

IKA! IKA! IKA! HEMEN DATOR KORRIKA!

Bihar, ostirala, hilak 22, Korrikaren 23. edizioa Zornotzara helduko da eta, betiko moduan, ikastolak kilometroa hartuta dauka herriaren erdian, zehazki, Gregorio Mendibil kalearen amaieran. 17:40tik aurrera izango da hori.

Aurten, gainera, Zornotzako ikastetxeetako gurasoek (gure kasuan, Gurasoek Euskara Taldeko kideek) proposamen berritzailea ekarri dute: ikastetxe guztiek batera heltzea Korrikari eta, horren atariko, ekintza bateratua egitea Udaletxeko plazan.

Hala, Korrikaren beroketa moduan, Larrea Eskolako eta Andramari Zornotzako Ikastolako kideak elkarrekin abiatuko dira gure bi ikastetxeetatik Zornotzako Udaletxeko plazaraino. Bertan, herriko ikastetxe guztiek agiri bateratua irakurriko dute (gure ikasleen ahotan izango da hori) eta, ondoren, nor bere kilometro-puntura abiatuko da. Gure kasuan, esan bezala, Gregorio Mendibil kalearen amaierara.

Horiek horrela, guztioi dei egin nahi dizuegu bihar ostirala, 16:40an, ikastolako ordutegia amaitu eta berehala, ikastolako kanpoko atearen aurrean biltzeko, elkarrekin herrirantz abiatu eta, Larreako Eskolakoekin bat egin ondoren, denok batera Udaletxe plazaraino heltzeko.

Honekin batera, Udalerriko ibilbidea eta kilometroak jasotzen dituen zerrenda ikusiko duzue.

Jakin dezazuen, eta zuen petoetan idatzi nahi baduzue, 2.160 izango da gure kilometroaren zenbakia.