Skip to main content

IKASKETA GELAK

Aurten ere, arratsaldetan ikasketa gelak erabiltzeko aukera izango dute aurrez izena ematen duten taldeek.

πŸ•’ Ordutegia

  • 16:30 – 17:45
  • Beti guraso arduradun bat egon beharko da taldearekin.

πŸ“Œ Baldintzak

  • Taldeak: 3–10 ikasle artean, gurasoen baimenarekin.
  • Asteko egunak eta orduak zehaztu behar dira.
  • Talde bakoitzak guraso arduradun bat izango du zuzendaritzarekin komunikatzeko.
  • Erabilera egun bakoitzean, guraso batek zaintza lana egin beharko du gelan bertan.
  • Hiru hilabeteko plangintza aurkeztu beharko da (zaintzaileak eta txandak zehaztuta).
  • Araudiak eta gelan dauden beste taldeetako kideak errespetatu behar dira.

πŸ“ Non?

  • Liburutegia (gehienez 30 ikasle)
  • Laborategia (gehienez 15 ikasle)

⚠️ Gogoan izan: zenbait egunetan espazio hauek ezin izango dira erabili programatutako bilerengatik (klaustroa, Artezkaritza Batzordea, GO, ikastolen elkartea, etab.).

πŸ“ Eskariak egiteko prozedura

  • Epea: irailaren 26ra arte.
  • Zehaztu beharrekoa:
    • Taldeko kide kopurua
    • Arduraduna nor den
    • Zein egunetan eta ordutan erabili nahi den
  • Eskari guztiak aztertuko dira eta espazioaren mugak kontuan hartuta antolatuko dira txandak.
  • Eskariak leku kopurua gainditzen badu, hiru hilabetero zozketa egingo da.
  • Lekua baieztatutakoan:
    • Zaintza-programazioa (zein guraso egongo den egun bakoitzean)
    • Ikasleen zerrenda aurkeztu behar da.

πŸ‘‰ Eskariak egiteko galdetegia