Skip to main content

IKASKETA GELAK

Duela aste batzuk iragarri genuen modura, arratsaldetan ikasketa gelak erabiltzeko aukera izango dute aurrez izena ematen duten taldeek. Eskariak hiru hilabete osorako egin beharko dira (urtarriletik apirilera) eta taldeka egin beharko da, talde bakoitzak guraso arduradun bat izan beharko duelarik. 

Ikasketa gelak 16.30 eta 17.45 artean erabili ahalko dira eta beti egon beharko da guraso arduradun bat talde bakoitzarekin. 

Gogoan hartu zeintzuk diren eskariak egiteko baldintzak

  • Taldean 3 eta 10 ikasle artean egotea eta beraien gurasoen baimena izatea.
  • Asteko zein egun eta ordutan erabali nahi den zehaztea.
  • Talde bakoitzak guraso arduradun bat izatea, zuzendaritzarekin komunikazioa izango duena.
  • Ikasketa gela erabiltzen den egun bakoitzean gurasoren bat taldearen zaintzan gelan bertan egotea uneoro, taldekideak dauden artean. Hiru hilabete osorako plangintza egin beharko du taldeak, zein egunetan zer guraso egongo den zehaztuz. 
  • Ikasketa gela erabiltzen den artean, arauak eta gelan egon daitezkeen beste taldeetako kideak errespetatzea. 

Ikasketa gela modura liburutegia edo/eta laborategia erabili ahal izango dira, ikastolako beheko solairuan. Nahiz eta eskaria hiru hilabete osorako egin, hiru hilabetearen hasieran zehaztuko dira zein egunetan ezingo diren gune hauek erabili, programatutako ondoko bileraren bat dagoelako: klaustroa, Artezkaritza Batzordea, Guraso Ordezkariak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bilerak, etapa edo kurtso bilerak. 

Eskariak egiteko prozedura ondokoa izango da: 

  • Abenduaren 31rarteko epea zabaldu da eskariak egiteko.  Eskari honetan taldea zenbat kidek osatuko duten, arduraduna nor den eta ikasketa gela asteko zein egunetan erabili nahi duten zehaztu behar da.
  • Dauden eskariak aztertu eta espazioak dituzten mugak aintzat hartuz (liburutegian gehienez 30 lagun eta laborategian gehienez 15 lagun), ikastolan txandak antolatuko dira eta eskaria egin dutenei jakinaraziko zaie. Orduren batean dauden lekuak baino eskari gehiago badago, taldeen arteko zozketa egingo da. 
  • Lekua baieztatutakoan, talde bakoitzak hiru hilabete osoan zehar izango dituen txandetako zaintzaren programazioa helarazi beharko du (zein egunetan zein guraso egongo den zaintzan) eta taldea osatzen duten ikasle guztien zerrenda ere osatu beharko du. 

Eskariak egiteko galdetegia