Skip to main content

IKASTOLAKO GURASOEN ABESBATZAREN 30. URTEURRENA

Azaroaren 15ean, Zornotza Aretoa musikaz eta emozioz bete zen gure ikastolako gurasoen abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako ikuskizun berezian. Bertaratu ziren guztientzat benetan hunkigarria eta atsegina izan zen ekitaldia, urte hauetan guztietan Andramari Zornotzako Ikastolako gurasoen Abesbatzak gure komunitatean izan duen eragina eta kulturarekiko konpromisoa gogora ekarri baitzituen.

Gure abesbatzaren ondoan, inguruko musika eta abesbatza talde ugari aritu ziren, beren ahots eta talentuarekin arratsaldeari magia berezia emanez:

  • Zornotzako Banda
  • Brioletak abesbatza
  • Zornoza abesbatza
  • Abes-Kimu abesbatza
  • Zornotzako otxotea
  • Xuxurlariak abesbatza

Ekitaldiak belaunaldi ezberdinen ahotsak uztartu zituen, eta publikoak txalo zaparrada beroekin eskertu zuen uneoro eskainitako ikuskizuna. Hitzordu horri esker, abesbatzako kideen lan bikaina omentzeaz gain, musikak gure komunitatea batu eta sendotzeko duen indarra gelditu zen agerian.

30 urte hauetan bizi izandako guztia gogoratzeko eta ospatzeko modu ezin hobea izan zen. Bertaratutako guztiek ikastolaren eta herriaren arteko loturak sendotzeko aukera ederra izan zuten musikaren bidez.

Eskerrik asko urteurreneko ospakizuna posible egin zuten guztiei eta bertaratu ziren guztiei.