“NOT IN MY TOWN” BIDEO-LEHIAKETA
Ikastolako ikasleek eskuratu dute Zornotzako Udalak antolatutako “Not in my town” bideo-lehiaketaren 1. saria
Gure ikastolako DBH3 mailako Malen Amallobieta, June Beobide eta Lea Zubero ikasleek lortu dute 1. saria Zornotzako Udalak antolatu duen “Not in my town” bideo-lehiaketan. Udalaren webguneak jasotzen duenez: “gazteen artean gerta daitezkeen diskriminazio-egoeren inguruko sentsibilizazioa xede duen bideo lehiaketa da. Ikus-entzunezko bitartekoak erabilita, gazteek gai honen inguruko sentsibilizazio kanpainak sortzea du helburu lehiaketak”.
Bada, “stop-motion” teknika erabiliz, diskriminazio-egoera ezin argiago eta ezin ederrago agertarazteaz gain, konponbidea ere eskaintzen duen bideoa osatu dute gure ikasleek.
Zorionak hirurei.