Skip to main content

EUSKAL KONFINTA

Astelehenean, Euskal Konfinta izeneko bilkura egin zen Busturiako Madariaga dorretxean. Batzar horrek IRAES sarea osatzen duten ikastetxeak biltzen ditu, denon artean etorkizun jasangarriago baten aldeko konpromisoak lotzeko.

Andramari Zornotzako ikastolako ordezkariak ere bildu ziren bertan, zehazki, Malen Goyoaga, Ane Makazaga eta Bidane Santamaria. 

Hasteko, Iker Blancoren eskutik hitzaldi bat jaso zuten, ekolider ohia izandakoa, eta haientzat oso baliagarria izan zen ikusteko partaidetza aktibo honek noraino eraman ahal zaituen. Horrez gain, Maria Blanco, osasun saileko langile batek gazteen osasunaz hitz egin zuen ikuspegi ekosozial batetik. 

Horren ondoren, bertan bildutako ikasleak taldeka batu ziren, aurretiaz ikastoletan landutako proiektuen inguruan aritzeko

Azkenik, tailer ezberdinetan banatu ziren ateratako ondorioak modu anitzetan transmititzeko, hala nola, bertsotan, dantzan, antzezlana egiten…

Gure ordezkariak oso pozik itzuli ziren eta esperientziaz gozatu zuten.