OHIKO BATZAR OROKORRA
Andramari Zornotzako ikastola, Koop. S.ren bazkideen Ohiko Batzar Orokorra maiatzaren 29an egitea erabaki du Artezkaritza Kontseiluak. Urtero-urtero ikasturte amaieran egin ohi dugun modura Batzar Nagusian aurkeztuko dira 2024 urteko balantzeak eta 2025 urterako zein 25/26 ikasturterako aurrekontu eta planak. Datozen asteotan, maiatzean zehar, zabalduko dira Batzar Nagusirako deialdia eta batzarrerako beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa.
Batzarrean, besteak beste, Artezkaritza Kontseiluaren osaera berritzen da ere eta lerro hauek baliatu nahi ditugu Artezkaritza Kontseiluan parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko aukera dagoela adierazteko. Gaur egungo osaeran aukera dago kide berriak sartzeko eta parte hartzeko interesa duten bazkideek bulegoan adieraz dezakete hautagai izateko asmoa.






