Skip to main content

IKASTOLAREN ERALDAKETA

Jakina denez, ikasturte honetako erronka garrantzitsuenetako bat ikastolaren eraldaketarako bidean prestatzea da (ikastolaren jardun osoan eragingo duen eraldaketa pedagogikoa). Pasa den ikasturteko batzar orokorrean eta aurtengo ikasturte hasierako guraso bileretan azaldu genizuen bezala, ikastolako etorkizuneko jardunean erabakiorra izango den ikasturtea da aurtengoa. Izan ere, datorren ikasturtetik aurrera gorpuztuko den eraldaketaren prestaketa lanak egiten gabiltza, martxan jarriko dugun esperientzia aurreratua diseinatzen. Esperientzia aurreratu hori guztiona eta guztiontzat izan dadin, komunitatearen parte hartzea beharrezkoa dugu. 

Horregatik, familiei bideratutako lan saio batera deitzen zaituztegu, ahalik eta jende gehienaren iritzi, hausnarketa eta ekarpenak jaso ahal izateko:

  • Noiz: Urriaren 27a, asteartea
  • Zein ordutan: 17:00etan
  • Non: Ikastolako liburutegian
  • Hausnarketarako gaia: Eraldaketaren beharra. Zergatik eta zertarako eraldatu Andramari Zornotzako Ikastolan?

Esan bezala, familia guztiei zabalduriko deialdia da baina saioa ahalik eta modu eraginkorrenean antolatze aldera, ESTEKA HONETAN izena emateko eskatu nahi dizuegu.

Eraiki dezagun, elkarlanean, etorkizuneko komunitatea! 🌱