Skip to main content

IKASTOLAKO JAIALDIA 2026

Urtero moduan, ikastolako ikasle, guraso eta langileak batzeko abagune paregabea bihurtu zen joan den larunbateko ikastolaren jaialdia: aurpegi berri eta zaharrak ikusi, agur asko egin eta ikastolako ekintza mordo batez gozatu genuen (puzgarriak, bertsolariak, dantzak, jokoak…). 

Beldur pixka batekin abiatu ginen arren, eguraldiak errespetatu egin gintuen eta giro ona izan genuen egun osoan zehar.

Zorionak guztioi, eta esker on merezia egun hori antolatzen lanean aritu ziren DBH3ko guraso eta ikasleei.

📸 Jaialdiko argazkiak ikusgai: bertan ateratako argazkiak Ikastolaren jaialdia 2026 karpetan aurkituko dituzue. Ez gaude egon ginen guztiok ageri, denok agertzeko gehiegi ginen eta! Falta zarenoi (eta agertzen zaretenoi ere bai), datorren urtean izango dugu beste aukera bat.

🔒 Oharra: karpeta hori Ikastolako Driveko “Familientzako Argazkiak” atalean (Orokorra karpetan) gordeta dago. Bertara sartzeko, ezinbestekoa da ikastolako posta elektroniko bidez konektatzea (@zornotzaikastola.eus).