Skip to main content

IKASTOLEN 7. BATZARRA

Larunbatean, ekainaren 22an, Iruñean egindako batzarrean datozen urteetarako erronkak zehaztu ditu ikastolen mugimenduak. “Biharko ikastolak, biharko Euskal Herria eraikitzeko” lelopean, Euskal Herri osoko 114 ikastola bildu ziren Baluarte aretoan. Andramari Zornotzako ikastolako ordezkariak ere bertan izan ziren.

Batzarrean proposatutako hiru txostenak (Nondik gatoz, Non gaude eta Nora goaz txostenak) gehiengo oso zabal batekin onartu zituen, hainbat emendakinen gainean ebazpena egin ondoren. 

Batzarrari buruzko informazioa