Skip to main content

IKASTOLEN 7. BATZARRA

Joan den asteko buletinean azaldu genuen modura, ekainaren 22an egingo da Ikastolen 7. Batzarra. Bertan onartuko dira hurrengo hamar urteetarako ikastolen mugimenduaren lan-ildo eta estrategia nagusiak. 

Gogoetarako garaian gaude beraz, eta ikastolen mugimendua osatzen dugun ikastola eta bazkideek gogoeta horretan gure ekarpenak egiteko aukera zabalik dugu. 

Aurrez azaldu genuen modura hiru txosten daude eztabaidagai. Hiru hauek dira (txostenak eskuratzeko ikastolako email erabiltzailea beharko duzue): 

Andramari Zornotzako ikastolako ekarpen eta emendakinak aurkeztu ahal izateko bazkideon ekarpenak jaso nahi genituzke. Horretarako formulario bat jarri dugu denon eskura, txostenei ekarpenak edo emendakinak proposatu ahal izateko. 

Hiru txostenei ekarpenak egin ahal zaizkion arren, bereziki hirugarren txostenean arreta jartzeko gomendatu nahi dizuegu, txosten hori delako etorkizunerako lan-ildo eta estrategia proposamenak jasotzen dituena. Edonola, esan bezala, hiru txostenei egin ahal zaizkie ekarpenak.  

Apirilaren 19rarteko epea egongo da bazkideok proposamenak aurkeztu ahal izateko. Ondoren, Artezkaritza Kontseiluak erabakiko du zeintzuk ekarpen edo emendakin aurkeztuko diren ikastolaren izenean, eta zeintzuk aurkeztuko diren bazkide zehatzen izenean.