HEZKUNTZA LEGE PROIEKTUA
Euskal Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Lege berriaren gaineko eztabaida azken txanpan sartu da. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek emendakinak egin berri dizkiote proiektuari eta Euskal Herriko Ikastolen elkarteak bere balorazioa argitaratu berri du.
Lau ardatzetan egin da elkartearen balorazioa:
1.- Euskara, euskal kultura eta euskal curriculuma
2.- Gobernantza eredua: publiko-pribatua dikotomia eta Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren definizioa
3.- Euskal Herria bere osotasunean ahalbideratzeko politikak
4.- Segregazioaren aurkako politika eta doakotasunerako politikak