Hezkuntza eraldaketa digitalean murgilduta dago. Andramari Zornotzako ikastolak digitalizazio plana martxan du eraldaketa horretan urratsak eman eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ikastolako irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio prozesuetan txertatzeko. Ikastolako komunitate osoari eragiten dion plana da, ikasle, irakasle, ikastetxeko gainontzeko lankide eta familiak aintzat hartzen dituena.
Plan digitalak bere baitan biltzen ditu material berriak sortzeko, ikastolako komunitateko kide guztien gaikuntza digitala lortzeko, azpiegitura digitalak garatzeko eta praktika aurreratuak martxan jartzeko ekintzak.