Skip to main content
Oharrak

Inauteriak 2022

By 2022/02/24No Comments

Ostiral honetan, otsailaren 25ean, inauteriak ospatuko ditugu ikastolan

  • Haur Hezkuntza 1 eta 2 urteko ikasleek ikastolan prestatutako mozorroak jantziko dituzte. Jantzi beharreko arropari buruzko informazioa pasa den astean helarazi zitzaizuen. 
  • Haur Hezkuntza 3 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntza 3.mailara arteko ikasleek nahi duten mozorroa ekar dezakete, goizetik. 

Ostiral horretan (otsailaren 25ean), HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek ez dute motxilarik ekarri beharko. 

  • LH 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek nahi duten mozorroa ekar dezakete eta goizetik mozorrotuta etorri ahal izango dira. Goizean mozorrotu ezean, eguerdiko 14:30tatik edo 15:00tatik aurrera mozorroak janzteko denbora izango dute.

 

EGITARAU BEREZIA

Ohiko arratsaldeko ikuskizuna eskaintzea ezinezkoa zaigun arren, ez gara ospakizunik gabe geldituko, ez horixe. Ikuskizun desberdinez beteriko ekitaldi berezia antolatu dugu eta familiek zuzenean ZOOM bidez gurekin bat egiteko aukera izango duzue. Ekitaldian parte hartzeko egin klik HEMEN. Nolanahi ere, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ezean, zuon ikastolako kontuekin Drive karpetetan izango dituzue ikuskizunak eskuragarri. 

Ekitaldian sortutako material bisualari dagokionez, informazio klausula ikusteko egin klik HEMEN

Hori horrela, honakoa da ostiralean izango dugun egitaraua:

  • IKUSKIZUNAK
  • 10:00: HH 1.zikloa (0, 1 eta 2 urte)
  • 11:00: HH 2.zikloa (3, 4 eta 5 urte)
  • 11:45: LH 1 eta LH 2
  • 14:30: DBH
  • 15:00: LH 3 eta LH 4 
  • 15:30: LH 5 eta LH 6
  • MOZORRO LEHIAKETA
  • 16:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa. 

Beti bezala, LH 3.mailatik aurrera mozorroen lehiaketa egongo da, Ikasleen Euskara Batzordeak antolatuta. Hauek dira lehiaketako txapeldunak aukeratzeko irizpideak, besteak beste:

  1. Originaltasuna.
  2. Etxean egindako jantzia izatea.
  3. Berrerabilitako materialekin eginda egotea.

Ikasleen artean bi kategoria egongo dira: LHn bakarkakoa eta taldekakoa.

Aurten, tamalez, ez da GURASOEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETArik egongo

  • TXOKOLATADA

Ikasleek txokolatea eta bizkotxoak espazio desberdinetan jango dituzte (geletan, jantokian, frontoian, erdiko patioan…) segurtasun neurri guztiak errespetatuz. 

OHARRA: 

Dakizuen bezala, 20/21 ikasturteko egutegiaren arabera otsailaren 28a eta martxoaren 1a eta 2a JAIEGUNAK izango da 3 urtetik gorako ikasleentzat. Haurtzaindegia zabalik egongo da.