INAUTERIEN INGURUKO HAUSNARKETA GUNEA
Gertu ditugu jadanik inauteriak, eta dagoeneko ari gara aurtengo mozorroei lotutako ideiak lantzen, bai ikastolan eta baita etxeetan ere, seguruenik. Urtero modura, ikastolan ere ospatuko ditugu inauteriak.
📅 Otsailaren 13an, ostiralez, ikastolako ikasmaila ezberdinetan inauteriei lotutako jarduerak egingo dira egun osoan zehar, eta bazkaldu ondoren, azken urteetan egin izan dugun modura, ekitaldi irekia izango dugu frontoian.
Aurtengo inauterien antolaketa aurreratua eta bideratua dago jadanik. Hala ere, hurrengo urteei begira, ikastolako hainbat gurasok hausnarketa bat egitea proposatu dute.
Guraso talde baten eskariz, Artezkaritza Batzordeak ikastolako inauterietako ospakizun ereduaren inguruko gogoeta egitea proposatu du. Helburua da inauterien eredua ere ikastolaren marko pedagogikotik aztertzea, eta horretarako komunitateari dei zabala egitea, interesa duen orok bere ekarpena egin dezan.
Gogoeta honek ez du aurtengo inauterietan eragingo, ondoren hasiko baita. Asmoa da denboraz lantzea, gurasoen proposamenak eta arlo pedagogikoko irizpide eta erabakiak behar bezala uztartu ahal izateko.
📝Parte hartu nahi duzu?
Hausnarketa prozesu honetan parte hartzeko interesa duzuenok, eman izena, eta aste batzuen buruan jarriko gara martxan.






