Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Inauterietako jaialdiaren ospakizuna

By 2025/02/27No Comments

INAUTERIETAKO JAIALDIA

Bihar ospatuko dugun inauterietako jaialdian, ikastolako langileek eta ikasleek eskeiniko dizkiguten dantzetaz gain, mozorro lehiaketa ere egongo da.

Ekitaldia frontoian egingo dela gogorarazi nahi dizuegu, eta bertara sartzeko familiak sarrera librea izango duzue. Askok une berezi hauek argazki eta bideo bidez jaso nahi izango dituzue.

Hala ere, urte hasieratik indarrean dagoen araudia azpimarratu nahi dugu. Telefono Mugikorrak eta Erloju Adimendunak Erabiltzeko Araudian ezartzen den bezala, frontoia, “mugikorrik gabeko gunea” da. Eta, bizikidetza giro egokia sustatzeko, arau hori errespetatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Era berean, gogorarazi nahi dugu familiak ateratako argazki eta bideoak erabilera pertsonalerako izango direla, eta ez direla whatsapp, sare sozialetan edo antzeko plataformetan partekatu behar. Horrela komunitate osoaren pribatutasuna eta ongizatea bermatuko dugu.

Ikastolatik, ekitaldiko argazkiak eta grabaketak egingo ditugu, eta ondoren familientzako eskuragarri egongo dira Drive-ko partekatutako karpetan.

Zuen laguntza eskertzen dugu eta elkarrekin jaia gozatzea espero dugu.

Zuzendaritza.