ESKOLARTEKO FOROA ETA UDAL FOROA
Joan den asteko ostegunean, IRAES taldeko kide batzuek eskolarteko foroan eta udal foroan parte hartu zuten LH eta DBHko mailetan dibertsitate funtzionalari buruz atera dituzten ondorioak aurkezteko.
Lehenik, eskolarteko foroan, Zornotzako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin bildu ziren gai horren inguruan hitz egiteko eta Zornotza inklusiboago bat bilatzeko ekintzen proposamena egiteko.
Ondoren, zinegotzi baten eskutik, udaleko eraikin ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.
Azkenik, udal foroa ospatu zen, alkatea bertan zegoela, eta eskolarteko foroan hartutako erabakiez gain, ikasturtean zehar egindako ekintzak azaltzeko tartea ere egon zen.













