Skip to main content

IRAES TALDEA ZELAIETA ZENTROAN

IRAES taldeak bere etengabeko jardunari eutsi zio joan den astean ere. Zehazki, Zelaieta zentrora abiatu ziren mugikortasun jasangarriari buruzko hitzaldi bat entzutera. Hala, Kirikiñoko irakasleek Bilboko ikastolan jorratu duten proiektua azaldu zuten, ikasleak oinez abia daitezen ikastolara. 

Ildo horretan, gure ikastolako komunitate osoa animatzen dugu, autoa alboratu eta bertora ere denok oinez etor gaitezen.