ZIENTZIA ASTEA
Datorren astean Zientzia Astea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astea ospatzen da Eukal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Hori dela eta, datorren asteazkenean, azaroaren 5ean, DBHko 4.mailako Biologia-Geologia irakasgaiko ikasleak Bilboko Bizkaia aretora gerturatuko dira zientzia alorreko tailerrak egitera. Tailer horietan Euskal Herriko unibertsitatean egiten diren ikerketak eta esperimentuak ikusi eta ezagutuko ditugu. Ikertzaileekin hitz egiteko nahiz zalantzak argitzeko aukera izango dugu eta ondo pasatzeaz gain, seguru ikasle nahiz irakasleok asko ikasita bueltatuko garela.
![[Irteera] DBH4: Zientzia astea Bilbon](https://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2025/03/Oharra_eus.png)









